ORDUTEGIAK ETA IBILBIDEAKPDF Gaueko planoaPDF Planoa

DENBORA ERREALEAN
Linea hautatu
1 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 14 15 16 17 18 19 20 21 23 25

BERRIAK

UDAKO ORDUTEGIAK (2016)

13/07/2015

UDAKO ORDUTEGIAK (2016)

Uztailaren 15etik irailaren 4ra (biak barne)

Deskargatu ordutegiak.

Eskualdeko Hiri Garraioak udako ordutegia hasiko du. Izan ere, eskarira egokitu, eta hainbat lineatako maiztasuna murriztuko da, bidaiari gutxiagok erabiltzen duelako zerbitzua hilabeteotan eskolarik ez baitago, besteak beste. Sareko geraleku guztietan egonen dira ikusgai ordutegi berriak.
Gaueko zerbitzuari dagokionez, ohiko ordutegiak iraungo du.

ZAZPI BILLABESA BERRI ESKUALDEKO HIRI GARRAIORAKO

01/07/2016

ZAZPI BILLABESA BERRI ESKUALDEKO HIRI GARRAIORAKO

Ibilgailu hauek kontuan hartuta, egun 140 autobusek eratzen dute flota eta batez besteko adina 7,13 urtekoa dute.

Eskualdeko Hiri Garraioko flotak zazpi billabesa berri ditu gaurtik aurrera. Gaur goizean, Iruñerriko Mankomunitateak eta zerbitzuaren kontzesioa duen enpresak, TCCk, ibilgailu berriak aurkeztu dituzte, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakari Aritz Ayesak eta Moventia taldeko lehendakari Miquel Martík parte hartu duten ekitaldi batean.