ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK “ZURE IKUSMENAK BATZEN GAITU” KANPAINAN LAGUNTZEN DU
12/12/2016

ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAK “ZURE IKUSMENAK BATZEN GAITU” KANPAINAN LAGUNTZEN DU

Iruñerriko Mankomunitateak eta TCC-k Nafarroako Retina elkartearen “Zure ikusmenak batzen gaitu” kanpainan laguntzen dute abenduaren 13az geroztik; kanpaina Santa Luzia –itsuen patroia– jaiegunaren inguruan antolatu da, honako helburuok lan-ardatz dituela: ikusmenaren osasuna bultzatzea eta saihesteko moduko itsutasuna nahiz ikusmen-desgaitasuna desagerraraztea.

Kausa horren hedapena eta sentsibilizazioa bultzatzen dituzten jarduera guztiekiko babesa agertu nahi du Eskualdeko Hiri Garraioak.

Abenduaren 13tik aurrera eta aste guztian zehar, kanpaina horren irudia agertuko duten pertxak egonen dira Iruñerrian milaka pertsonak egunero erabiltzen duten garraioaren autobus guztietan.

Argibide gehiago: http://www.retinanavarra.org