ALDAKETAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOKO ZERBITZUAN, SAN SATURNINOREN JAIEGUNA DELA-ETA
26/11/2015

ALDAKETAK ESKUALDEKO HIRI GARRAIOKO ZERBITZUAN, SAN SATURNINOREN JAIEGUNA DELA-ETA

Aldaketak igande gauean eta astelehen osoan izango dira

Aurreko urteetan bezala, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketa batzuk egingo ditu San Saturninoren jaieguna dela-eta. Hain zuzen ere, igande eta astelehenerako zerbitzu hau antolatu da:

  • Azaroaren 29tik 30erako gauean, igandetik astelehenerakoan, jaiegunen bezperetako gaueko ordutegia aplikatuko da.
  • Astelehenean, hilak 30, linea guztiek larunbatetako eguneko ordutegia izango dute.

Beste alde batetik, jakinarazi behar da astelehenean, hilak 30, bidaiarien eskaera handitzen dela ikusten bada, beharrezkoa den lineetan autobus gehiago jarriko direla zerbitzuan.