HIRI GARRAIOAREN LINEA GEHIENETAN IZANEN DUTE ERAGINA MAIATZAREN 1EKO MANIFESTAZIOEK
28/04/2016

HIRI GARRAIOAREN LINEA GEHIENETAN IZANEN DUTE ERAGINA MAIATZAREN 1EKO MANIFESTAZIOEK

Manifestazioek aurrera egin ahala aldatuko dira bideak, gutxi gorabehera, 11:30etik 13:30era bitarte

TCCk aditzera ematen die Eskualdeko Hiri Garraioaren erabiltzaileei aldaketak izanen direla linea gehienen ibilbideetan eta ohiko ordutegietan heldu den maiatzaren 1ean, igandea, Iruñeko kaleetan barna eginen diren manifestazioak direla eta.

Manifestazioek aurrera egin ahala irekiko edo aldatuko dira ibilbide alternatiboak, 11:30etik aurrera. Autobusak bide alternatiboan dauden geralekuetan geldituko dira.

Aurreikusten da gutxi gorabehera 13:30ean normalizatuko dela lineen sarea, baina linea batzuk lehenago ibiliko dira ohiko bidetik, manifestaziora joandako jende kopuruaren arabera.

ERAGINDAKO KALEAK:
Manifestazioak honako kale hauetan barna ibiliko dira gehienbat: Nafarroa Behereko etorbidea, Yanguas y Miranda, Sarasate pasealekua, Amaia kalea, Nafarroako Gorteak eta San Ignazio etorbidea.