ALDAKETAK, ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN HIRU LINEATAN MARTXOAREN 4TIK AURRERA, ASTELEHENA
01/03/2024

ALDAKETAK, ESKUALDEKO HIRI GARRAIOAREN HIRU LINEATAN MARTXOAREN 4TIK AURRERA, ASTELEHENA

L9 lineak zerbitzua hobetuko du igande eta jaiegunetan. L8 eta N3 lineetako aldaketak aldaketa operatiboei dagozkie.

Hurrengo astelehenetik aurrera, martxoak 4, Eskualdeko Hiri Garraioak aldaketak jarriko ditu abian hiru linearen zerbitzuan:

  • L9 linea (RENFE – Nafarroako Unibertsitate Publikoa). Igande eta jaiegunetan ibilbidea luzatuko du Askatasun plazaraino –orain arte, jaiegunetan bidaiak Vianako Printzearen plazan amaitzen ziren–, eta eskaintza handituko du bi bidaia gehiago eginda azken orduan tren-geltokitik hiriguneraino.
  • L8 linea (Nafarroako Blanca plaza – Buztintxuri). Lanegunetan ordutegiak aldatuko ditu Buztintxurira doazen bidaietan.
  • N3 gaueko linea (Labriteko aldapa – Noain – Beriain). Gauero ordutegiak aldatuko ditu, linearen buruetatik abiatzea 15 minutu atzeratuta.

Zehaztu behar da L9 linean gauzatuko diren aldaketak igande eta jaiegunetako eskaintza eta linearen estaldura hobetzeko egingo direla, eta L8 eta N3 lineetan egingo direnak aldaketa operatiboei dagozkiela, haien erregulartasuna bermatzeko. Zerbitzua eta hura gauzatzeko dauden baldintzak hobetze aldera zerbitzua ematen duen enpresarekin, TCCrekin, eta hartako enpresa-batzordearekin egiten ari den elkarlanaren emaitza dira berrikuntza hauek.

Ordutegi berriak sareko zutoin eta markesinetan kontsultatu ahal izango dira eta bai Eskualdeko Hiri Garraioaren webgunean, www.infotuc.es, eta ‘Tu Villavesa’ mugikorrerako aplikazioan ere.