EHG, IKASLEAREN ARETOAN (BALUARTE)
07/03/2024

EHG, IKASLEAREN ARETOAN (BALUARTE)

Heldu den martxoaren 7an eta 8an Ikaslearen eta Enpleguaren Nazioarteko Aretoa egingo denez, Eskualdeko Hiri Garraioaren standak Iruña zein Iruñerriaren zerbitzura dauden informazio eta komunikazioko aurrerapen teknologikoak erakutsiko dizkie bisitariei.

Eskualdeko Hiri Garraiora egokitutako informazio-teknologiak erakutsiko dira jendeak erabil ditzala sustatzeko, hala nola www.infotuc.es webgunearen, “Tu villavesa” App-aren, QR kodeen eta Google Transit-en funtzionalitateak, baita Iruñerriko Mankomunitateak Twitterren duen kontuan erakutsi ohi diren gorabeheren informazioa denbora erreala ere.

Halaber, zehatz-mehatz erantzungo zaie hiri-garraioari buruz egindako galderei eta garraio-abonuak zozkatuko dira.

stand