AISIA ETA IKUSKIZUNAK
Anaitasuna pabiloia
Donibane auzoan dagoen kirol instalazioa da. 2.500 lagun sartzen dira eserita. Kirol eta kultura ekitaldi ugari egin ohi da bertan.
Baluarte
Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditoriuma gune handi bat da, kultura eta merkataritza ekitaldi mota guztiak hartzen dituena. Areto sinfoniko bat dago bertan, ganbera aretoa, erakusketak egiteko aretoak, kongresuak eta hitzaldiak egitekoak.
El Sadar estadioa
Gayarre Antzokia
Planetarioa
Astronomiari eta zientziari eskainitako gunea da, eta bertan kongresuak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta hitzaldiak egiten dira. Yamaguchi parkean dago.
Zezen-plaza
Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, eta, edukierari dagokionez, munduko laugarren zezen-plaza da, 19.720 lagun sartzen baitira bertan. Sanferminetako entzierroak zezen-plazan amaitzen dira, eta zezenketak bertan egiten dira jaietako arratsaldeetan.